Gaurtik urtarrilaren 7ra, Baltegieta 18 eta 24ko garajeak erabili ahal izango dira eta Gabolatseko zubia ibilgailuentzako zabalduko da

Gaurtik urtarrilaren 7ra, Baltegieta 18 eta 24ko garajeak erabili ahal izango dira eta Gabolatseko zubia ibilgailuentzako zabalduko da

2025/12/17
Abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra, Baltegieta 18 eta 24ko garajeak erabili ahal izango dira eta Gabolatseko zubia ibilgailuentzako zabalduko da, behin-behinean hormigoiarekin.

SAPA eta Baltegieta 22 bitarteko galtzada-harria birjartzeko lanak martxa onean doaz; dagoeneko kenduta dago galtzada-harri zaharra eta hormigoia bota da lurrazalean.

Beharginek etena egingo dute Gabonetako oporraldian, beraz, behin-behinean zabalduko da Gabolatseko zubia ibilgailuentzako eta Baltegieta 18 eta 24ko garajeak erabili ahal izango dira gaurtik, abenduaren 17tik, urtarrilaren 7ra bitarte.

Oraingoz, hormigoizko bidea zabalik geratuko da, eta Gabon ostean, berriz itxiko da galtzada-harriak jarri eta lanei amaiera emateko.