Gaztañerre Azoka prestatzeko batzarra
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bigarren bilera irekia antolatu du astearterako, urriak 29, aurtengo Gaztañerre azoka prestatzen jarraitzeko.
Gaztañerre azoka antolatzeko bigarren bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.
Azokaren XXIV. edizioa izango dena azaroaren 9an egingo da, larunbatarekin.
Prestatu beharreko guztiak adosteko asmoz, hurrengo asteartean, hilaren 29an, arratsaldeko 7etan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko Saioa Aretoan.
Parte hartzea nahi baduzu, etorri!