Gaztañerre Azokaren balorazio-batzarra
Azaroaren 10ean ospatu zen Gaztañerre Azokaren XXIII. edizioa bukatuta, beronen balorazioa egitea nahi du Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Hori horrela, bilera antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 5, arratsaldeko 7etan, udaletxeko Saio Aretoan.
Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egitea da batzarrari Udalak jarri dion helburua, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera.
Udalak dei berezia egin nahi die azokan parte hartu zuten baserrita, eskulangile zein gainerako eragileei, baita interesa izan lezaketen gainontzeko herritarrrei ere, bilerara etorri eta balorazio prozesuari beraien ekarpena egin diezaioten.
Eguna: Abenduak 5, asteazkena
Ordua: Arratsaldeko 7ak.
Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa.