Gaztañerre azokaren inguruko bilera

2020/09/21
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera irekia antolatu du ostegun honetarako, arratsaldeko 7etan, aurtengo azokaren inguruan hitz egiteko.

Aurreko urteetan bezala, Gaztañerre azokari buruz hitz egiteko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Bilera hurrengo ostegunean, hilaren 24an, arratsaldeko 19:00tan, egingo da, udaletxeko Saio Aretoan eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuak.

Aurtengo urtea, COVID19 gaitzak baldintzatuta dagoenez, bereziki garrantzitsua iruditzen zaio udalari azoka egiteko aukeraz eta komenientziaz herritar eta parte hartzaileen iritzia jasotzea.

  • Noiz: Osteguna, irailak 24.
  • Ordua: Arratsaldeko 7ak.
  • Tokia: Udaletxea