Gazte-txartela programa

Gazte-txartela programa

2017/09/20
Gazteen Euskal Behatokiak "Gazte-txartela programa" jarri du abian, 14-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen gazte-txartelak eskaintzen dituen abantailen berri emateko.

1.- Zer da Gazte Txartela?

Gazteei zuzendutako beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen Euskadiko gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barne baitago. Beraz, Gazte-txartelaren gazte titularrek, Gazte-txartelak eskaintzen dizkien abantailaz baliatzeko aukera izateaz gain, beste gainerako Autonomia Erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere balia ditzakete. 

*Gazte-txartelak 6 euroko igortze-tasa dauka eta titularrak 30 urte betetzen dituen hilabetearen epemugan iraungiko da.

2.- Zer eskaintzen du Gazte-txartela programak?

Gazte-txartelak, gazteei zuzendutako jardueraren barruan, abantailak eskaintzen ditu hainbat modalitateren bidez: 

Deskontu iraunkorrak Euskadin: Gazte-txartelak 2.000 deskontu inguru eskaintzen ditu honako eremu hauetan askotariko produktuak eta zerbitzuak eskuratzean: kultura, kirolak, garraioak, ostatua, prestakuntza, osasuna, turismoa eta askoz gehiago.

Gazte-txartelaren packa: urtero, Gaztetxarteldun guztiei Gazte-txartelaren pack bat oparitzen zaie, hau da, behin erabiltzeko deskontu-kupoi berezien taloitegi bat, non askotariko kolaboratzaileak agertzen diren.

Zozketak eta lehiaketak: aldian-aldian, Gazte-txartelak sari interesgarriak dituzten zozketak eta lehiaketak egiten ditu Gazte-txartelaren web-orrian: bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, liburuak, teknologia eta askoz gehiago.

Bidaia-asegurua: programak eskaintzen dituen abantailez gain, Gazte-txartelak guztiz doan eta mundu osoan baliagarria den bidaia-aseguru bat barne hartzen du. Bidaia-aseguru hori automatikoki aktibatzen da Gazte-txartela eskuratzerakoan.

Abantailak Euskaditik kanpo: Gazte-txartela Europako Gazte Txartel Elkartearen (EYCA) barne dagoenez, zure Gazte-txartelarekin Euskadin eskaintzen dizkizugun abantailez baliatzeaz gain, EYCAren barne dauden beste Autonomia Erkidegoetako eta Europako 38 herrialdeetako Gazte-txartelak eskaintzen dituzten 80.000 abantaila baino gehiago baliatu ahal izango dituzu. Guztiek gazte txartelaren irudia erabiltzen dute, eta irudi horri esker abantailak eta deskontuak eskaintzen dituzten erakundeak eta establezimenduak zein diren jakin ahal izango duzu.

3.- Nork eskura dezake Gazte-txartela? 

Nazioarteko Ikasle Txartelaren (ISIC) kasuan ez bezala, Gazte-txartela eskuratzeko ez da beharrezkoa ikaslea izatea; nahikoa da 14-29 urte izatea eta Euskadin erroldatuta egotea, nahiz eta beste Autonomia Erkidego batetik edo atzerritik etorria izan. Bi baldintza hauek betetzen badituzu, kontsultatu nola eskuratu zure Gazte-txartela hiru pauso errazetan. 

4.- Giza sareetan ere aurki gaitzakezu 

Jarrai gaitzazue Facebook, Twitter eta Instagram giza-sareetan. Tresna hauek bidez, Gazte-txartela programaren inguruko azken albisteak jaso ahal izango dituzue, eta zuen iritzi, iradokizun eta gainerako azalpenak emanez parte hartu eta gurekin harremanetan jarri ahal izango duzue.

Informazio gehiago HEMEN.