Gazteentzako argazki lehiaketa

Gazteentzako argazki lehiaketa

2018/03/27
Eusko Jaurlaritzan Ogasun eta Ekonomia Sailak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 7. argazki-lehiaketa antolatu du; 14 eta 25 urte arteko gazteek har dezakete parte.

"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 7. argazki-lehiaketa. Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" gazteentzako 7. argazki-lehiaketa martxan jarri du, euskal gazteen artean Europar Batasunak Euskadiko garapen sozio-ekonomikoari ematen dion babesaren berri emateko helburuarekin.

EAEen erroldaturik egon eta 14 eta 25 urte bitartekoak diren gazteek har dezakete parte. Bi horietatik, puntu gehien eskuratzen duen argazkiak sari hau izango du: Nikon D3300 reflex motako Kamera bat, 18-55 eta 55-200 VR objektiboekin. Bigarren geratzen denak GO PRO HERO Kamera bat eskuratuko du eta azkenik, hirugarren saria, argazkirik ospetsuenarentzat izango da, web orrian, zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat alegia; honek, E:book bat izango du.

Lehiaketaren gaineko informazioa www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus Facebookeko orrian eskuragarri dago. Parte hartzeko epea martxoaren 19etik apirilaren 22ra arte izango da.