Gazteentzako argazki lehiaketa

2020/10/28
"Non ikusten duzu Europa Euskadin? izenburupean argazki lehiaketa antolatu du bederatzigarren urtez jarraian Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" izeneko gazteentzako 9. argazki lehiaketa antolatu du.

Lehiaketaren bidez, euskal gazteriaren artean zabaldu nahi da Europar Batasunak EAEren garapen sozioekonomikoari emandako laguntza, EGEF bezelako Batasuneko funtsen bidez.

Lehiaketaren oinarriak eta datak www.instagram.com/federeuropaeuskadi Instagrameko orrian daude eskuragarri.

Parte hartzeko epea urriaren 23tik azaroaren 23 artekoa da.