Gazteentzako zientzia eta teknologia

2020/11/10
Herriko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko helburuarekin "Bizilabe" egitasmoa jarri du abian bigarren urtez jarraian Soraluzeko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean.

Aurten ere, gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" proiektua jarri dute martxan Soraluzeko Udaleko Garapen Ekonomikoaren Batzordeak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.

ZER DA?

Proiektuaren helburua STEAM edukien eta profesioen inguruko interes eta jakintza maila handitzea da, neskena batez ere, modu horretara, gazteei lan-irteera ziurrak eskainiz eta eskualdeko industriak behar dituen profesionalak formatuz.

Gazteen artean, zientzia eta teknologia kontzeptuak barneratzeaz gain, garrantzi handia ematen zaie beste zeharkako gaitasunei: pentsamendu kritikoa garatzea, sortzaile izatea, lankidetzan lan egitea eta egindakoa ondo komunikatzen jakitea.

Bizilabe-ren lehen asteetan, zientzia eta teknologia eduki ezberdinak landuko dituzte. Helburua denetariko STEAM edukiak ikustea eta probatzea da. Horiek erronka moduan landuko dituzte.

Diziplina desberdinetako esperimentu eta proiektutxoak egin ostean, proiektu zientifiko-teknologiko bat garatuko dute. Lehen asteetan jaso duten STEAM eduki aniztasun hori baliagarri izango zaie zer duten gustuko jakin eta horren araberako proiektu gaia aukeratzeko. Taldeka proiektu oso bat garatuko dute, horretarako jarraitu beharreko pausuak ezagutuz. Adibidez, automata bat edota katapulta bat eraikiko dute, mugikorretarako aplikazioak sortuko dituzte, programazio kontuak, etab.

Horren guztiaren gidari, Ane Ezeiza Alkorta izango da, Elhuyarreko kidea, ingeniaria eta STEAM Hezkuntzan aditua. Emakume zientzialari erreferentea izango da beraz.

NOIZ

Asteazkenetan, 15:30-17:00, 2020ko abenduaren 3etik 2021eko maiatzaren 26ra

ADINA

DBH1-2 

IZEN-EMATEA

Izen-ematea azaroaren 18a arte dago zabalik

Formulario honetan

ARGIBIDEAK

- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- Begiralea: Ane Ezeiza Alkorta. 688 742 897
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze