Gaztelekuko estalkiaren inpermeabilizazioa

Gaztelekuko estalkiaren inpermeabilizazioa

2018/07/25
Kiroldegi gaineko Udal Gaztelekuaren estalkia konpondu eta inpermeabilizatzeko lanak burutu zituen duela aste batzuk Udalak, bertako itokinak konpontzeko.

Iazko maiatzean nerabeei zuzendutako ekipamendua (Gaztelekua) zabaldu zuen Udalak kiroldegi gainean, asteburuetan 10 eta 16 urte arteko gaztetxoei zerbitzua eskaintzen diena.

Zabaldu eta berehala itokinak agertu ziren estalkian eta, ondorioz, itokin horiek konpontzeko lanak burutu behar izan dira, estalkia osorik inpermeabilizatuz.

Lanak Aterki Izola, S.A. enpresak egin ditu eta 13.063,16 euroko kostua izan dute (BEZa barne).

Kopuru horren zatirik handiena, 10.000 euro hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaindu du, dirulaguntza izendun baten bitartez, eta diru aportazioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarrei beharrezko dituzten aisialdiko ekipamenduak ziurtatzeko aurrera daramatzan ahaleginen baitan kokatzen da.