Geoparkeko hegaztien inguruko erakusketa

Geoparkeko hegaztien inguruko erakusketa

2023/04/18
Euskal Kostaldeko Geoparkeko hegaztien argazki ikusgarriak zintzilikatu ditu Kontrargi Argazki Kolektiboak gaur hasi eta maiatzaren 6ra arte zabalik egongo den erakusketan.

Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak erakusketa berria zabalduko du gaur.

Erakusketak  "Hurbil dituzuz, begiratu baino ez duzu" dauka izenburu moduan eta, bertan, Deba, Zumaia eta Mutriku udalerrien artean dagoen Euskal Kostaldeko Geoparkean bizi diren hegaztien argazki ikusgarriak ikus daitezke, Oliver Pérez eta Imanol Manterola argazkilariek egindakoak.

Maiatzaren 6a arte dago erakusketa ikusgai, kiroldegiko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

  • Astegunetan: 19:00-20:30.
  • Larunbatetan: 12:00-13:30.