Debekatuta GI-3331 errepidean aparkatzea

2020/03/02
Aste honetatik aurrera, debekatuta dago GI-3331 errepidean aparkatzea, ibilgailuek sortzen duten arriskuagatik; Udalak aparkaleku berria eraikiko du GOL S.A. enpresaren aurrean.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, aste honetatik aurrera ezingo da GI-3331 errepidean aparkatu.

Aipatu errepidean gaizki aparkatuta egoten diren ibilgailuek sortzen duten arriskua ekidin nahi da neurri honekin. Ondorioz, aurrerantzean, udaltzainek salatu egingo dituzte bertan gaizki aparkatzen duten gidariak.

Ibilgailua bertan uzten zutenek non aparkatu izan dezaten, Udalak aparkaleku berriak egokituko ditu GOL, S.A. enpresaren aurrean.