Gimnasiorako makina berriak

2022/06/01
Udaleko Kirol Departamentuak makina berriz hornitu du Arane kiroldegiko gimnasioa; muskulaziorako bost makina erosi dira, 14.774,04 euroko inbertsioarekin.

Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak bost makina berri erosi ditu Arane Udal Kiroldegiko gimnasiorako, modu honetan guztiz atonduta gelditu delarik berau.

Erabiltzaileentzat muskulaziorako gimnasio-makina hauek erosi ditu udalak:

  • 80Kg-ko Abduktore makina. Strength 3XL
  • 60Kg-ko Zutitako gluteoetako makina. Strength 3XL
  • 100Kg-ko 3XL Pullover Steel makina.
  • 80kg-ko Bularretako giharrak lantzeko makina. Strength 3XL
  • 80kg-ko Sorbaldetako giharrak lantzeko makina.  Strength 3XL

Kirol Departamentuak 14.774,04 euroko inbertsioa burutu du gimnasioa elementu berriz hornitzen.