Arane kiroldegiko gimnasiorako material berria

Arane kiroldegiko gimnasiorako material berria

2023/04/25
Udaleko Kirol Departamentuak material berriz hornitu du azken egunotan Arane kiroldegiko gimnasioa, bertako erabiltzaileek egindako eskaerei jaramon eginez; 3.679,17 euroko inbertsioa egin da.

Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak material berria erosi du gimnasiorako, erabiltzaileek egindako iradokizun eta eskaerak aintzat hartuta.

Ondorengoa da erosi den materialaren zerrenda:

  • 18 mankuerna 5 kg eta 40 kg bitartekoak eta hauek txukun uzteko apalategi berria.
  • 5, 10 eta 20 Kg-ko diskoak.
  • Hipopresiboak burutzeko 12 esterilla.

Bestalde, kontutan izanda dutxetako mandoek ur beroa eta hotza ez dutela ondo erregulatzen, mando berriak ipiniko dira laster.

Kirol Departamentuak 3.679,17 euroko inbertsioa burutu du gimnasioa elementu berriz hornitzen.