Zibismoari buruzko Ordenantza
Ostegun honetan, arratsaldeko 7etan, udaletxeko saio aretoan, gizalegeari edo zibismoari buruzko ordenantza lantzeko bigarren bilera egingo da.
Orain dela 15 egun egin zen lehendabiziko bilera eta, bertan, ordenantza lantzeko garaian jarraitu beharreko pausoak zeintzuk ziren adostu zen. Asmoa lanak 4 bileratan amaitzea izango litzateke, ahalik eta herritar gehienen partaidetzarekin.
Osteguneko bigarren bilera honetan Udalak prestatu duen ordenantza-zirriborroaren lehenengo 2 tituluak aztertu eta eztabaidatuko dira.
Bertaratzeko asmoa izan dezaketen herritarrek HEMEN sakatuz kontsulta dezakete bileran langai izango den ordenantza-zirriborroa.
Udalak dei egin nahi die herritarrei beren egunerokotasunean hain garrantzitsua den gai honen lanketan parte har dezaten.