Gizarte- eta lan-arloko aholkularitza

2021/06/07
Soraluzeko udalak, Foru Aldundiaren laguntzaz, gizarte eta lan arloko aholkularitzarako abian jarri duen zerbitzuak 24 pertsona artatu ditu lehendabiziko hilabetean.

Joan den maiatzean, Soraluzeko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, hurbiltasuneko gune bat ireki eta abiarazi zuen, gizarte- eta lan-arloko aholkularitzarako.

Gune hori HHE/EPAko lokal batean dago (Baltegieta kalea, 2), eta Soraluzeko pertsona guztiak joan daitezke bertara, astelehen eta asteazkenetan 08: 30etik 13:30era, laguntza soziala eta lanekoa eta online bizitzarako laguntza jaso nahi badute.

Ordutegi bereko harremanetarako telefonoa 618777070 da eta helbide elektronikoa yolandaur@zabaltzen.sartu.org

Patricia Borinaga Udaleko Gizarte Ongizate Saileko arduradunak jakinarazi duenez, "Zerbitzuak 24 pertsona artatu ditu bere lehen hilabetean, eta guztira 43 kontsulta jaso ditu.

Egindako kontsulta gehienek ondorengo gaiekin zerikusia izan dute:
• Ordenagailua, mugikorra eta abar erabiliz, informazioa eskuratzeko eta hainbat izapide online egiteko.
• Curriculum vitaea egitea eta/edo eguneratzea.
• Enplegu-bilaketarekin.

Zerbitzuari buruz lehen hilabetean egiten den balorazioa positiboa da, eta Udalak orientazioa eta/edo laneko, prestakuntzako edo gizarteko laguntza behar duten soraluzetar guztiak animatzen ditu bertara joatera "