Gizarteratzeari buruzko hitzaldia

2020/10/05
Gizarteratzeari buruzko hitzaldia eskainiko da bihar, asteartea, arratsaldeko 6etan, kiroldegiko saio aretoan; "Gizarteratzea Euskadin: DSBE,EPO, GLL" du izenburu moduan.

Bihar, asteartea, urriak 6, 18: 00etan, Soraluzeko "Esperientziaren Gelan" 2020-2021 ikasturterako programatutako jardueren artean, gizarteratzeari buruzko hitzaldi bat antolatu da Kiroldegiko Saio Aretoan.

Hitzaldiaren izenburua "Gizarteratzea Euskadin: DSBE, EPO, GLL" da, eta Itziar Barrenkua Arartekoaren Gizarteratze arloko arduradunak emango du.

Gizarteratzea "pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonek bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean erabat parte hartzeko behar dituzten aukerak eta baliabideak izatea bermatzen duen prozesua da, bizi diren gizartean normaltzat jotzen den bizitza- eta ongizate-mailaz gozatuz". Pertsonek "komunitate bateko kide izanik bizitza elkartua izateko" duten eskubidea azpimarratzen du.

Bazterkeria-mugak zabalak eta askotarikoak dira. Baliabide ekonomikoak eskuratzeko bazterkeriatik hasita, pobrezia, generoagatiko bazterkeriara, edota nazionalitatea, arraza edo etnia oinarrian duten bazterkeria kasuak.

Hitzaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, gaztelaniaz emango da eta sarrera doan izango da. Aretoaren edukiera mugatuta egongo da, COVID19k hartu beharreko neurriengatik.