Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

2018/11/08
ETBko "Go!azen" telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian; sarrerak egunean bertan eros daitezke, 1 euroan.

Laster, Basakabiko neska-mutilen abenturez gozatzeko aukera izango dugu 'Go!azen 5.0' berriro hasiko baita ETB1en.

Aurrez, hainbat herritako zinema-aretoetara iritsiko da telesaila, Soraluze tartean, eta lehen atala ikusi ahal izango da bertan.

Soraluzen azaroaren 11n, igandea, proiektatutako da aipatutako lehendabiziko atala, arratsaldeko 5etan.

Sarrerak Herri Antzokiko txarteldegian bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldi hasi baino ordu erdi lehenago, 1 euroan.