"Gorputz ikusezinak" joskintza tialerra eskainiko du Zabaltzen Sartu koop. elkarteak apirilaren 14tik aurrera, Soraluzeko emakumeentzako
Datorren apirilaren 14an, martizena, hasiko da Zabaltzen Sartu koop. elkarteak antolatzen duen Gorputz ikusezinak joskintza tailerra. Ikastaroa antolatzen duen elkarteaz gain, Eusko Jaurlaritzak eta Soraluzeko Udalak ere parte hartzen dute tailerraren finantzazioan.
Ikastaroak hiru hilabeteko iraupena izango du, apirilaren 14tik ekainaren 19ra, eta martitzen, eguen eta barixakutan izango da, 9:30etatik 14:00etara, Kalebarren 8an. Ikastaroa Soraluzeko emakumeei zuzenduta dago.
Ikaskuntza teknikoa baino gehiago
Giro hurbil eta aberasgarri batean joskintza ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek, begirada feminista eta interkulturala ardatz. Ikaskuntza teknikoaz harago, tailerrak hausnarketarako eta ahalduntzerako gune bat sortzea du helburu. Gune seguru eta atsegin baten aterpean, sormena, autoezagutza, eta talde-lana landuko dira.
Ikastaroan zehar, josten ikasteaz gain, parte-hartzaileen arteko sareak ehuntzeko aukera izango da. Modari, edertasun-kanonei eta gure bizitzak zeharkatzen dituzten hainbat gairi buruz eztabaidatuko da, horiei buruzko bizipenak, esperientziak eta hausnarketak partekatuz.
Elkargunerako, zaintza kolektiborako eta sormenerako aukera eskaintzen du tailerrak.
Izen-ematea
Ikastaroan izena emateko bi bide daude:
- Whatsapp bidez, 699236164 telefonora idatzita.
- Emailez, itziar@zabaltzen.sartu.org helbidera idatzita.
Antolatzaileek Soraluzeko emakume oro animatzen dute tailerrean parte hartzera.
