'GR-282 artzaintza naturbidea' dokumentala eskainiko da gaur Herri Antzokian
'GR-282 artzaintza naturbidea' dokumentaleko irudi bat.

'GR-282 artzaintza naturbidea' dokumentala eskainiko da gaur Herri Antzokian

2022/11/10
Gaztañerre Egunaren baitan antolatutako emanaldia 19.00etan hasiko da eta doakoa izango da

Gaztañerre Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, GR-282 artzaintza naturbidea dokumentala ikusi ahal izango da ostegun honetan, azaroak 10, Soraluzen.

Dokumentala Aitor Intxaurraga zeaniztarrak zuzendu du eta Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Burgos eta Nafarroan 492 kilometrotan zehar grabatutako irudiak jasotzen ditu.

Proiekzioa 19:00etan hasiko da, Herri Antzokian.

Sarrera doakoa da.