"Green Book" filmaren proiekzioa
Bihar, osteguna, iluntzeko 9etan, emango zaio hasiera "Ostegunetako Pelikulak" zikloaren aurtengo bigarren denboraldiari.
Peter Farrely zuzendari estatu batuarraren "Green Book" filma izango da proiektatuko den lehena. Film honek 3 sari irabazi ditu, pelikularik onenaren saria tartean, Oscar Sarien aurtengo edizioan.
Green Book
Jatorriko izenburua: 'Green Book'.
Zuzendaria: Peter Farrely.
Aktoreak: Viggo Mortensen, Mahershala Ali, Linda Cardellini.
Iraupena: 130 minutu.
Generoa: Drama, biografikoa.
Herrialdea: AEB.
Urtea: 2019.
Sinopsia:
1962. urtea da, eta AEBetan oraindik nagusi da beltzen kontrako bazterketa politika. Jatorri italiarreko Tony Lip kontratatuko dute Dr Don Shirley pianista beltza babesteko. Ospe handia du Shirleyk mundu osoan, eta kontzertu bira egingo du New Yorketik AEBetako hegoaldera. Arrazistak saihesteko, Liburu Berdea erabiliko dute: hau da, beltzak ongi hartzen dituzten hotelen eta bestelakoen gida.
6 pelikulako zikloa
Ohikoa den moduan, 6 pelikulek osatzen dute aurtengo bigarren zikloa.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Hauek dira zikloaren barruan ikusi ahal izango diren pelikulak:
- Irailak 12: "Green Book". Peter Farrely, (EEUU 2018).
- Irailak 26: "Dolor y Gloria". Pedro Almodovar, (Espainia 2019).
- Urriak 10: "Mula". Clean Eastwood, (EEUU 2018).
- Urriak 24: "Vitoria, 3 de marzo". Victor Cabaco, (Euskal Herria 2018).
- Azaroak 7: "Viaje al cuarto de una madre". Celia Rico, (Espainia 2018).
- Azaroak 21: "Agur Etxebeste". Telmo Esnal, Asier Altuna (Euskal Herria 2019).