Gurasoentzako hitzaldia

Gurasoentzako hitzaldia

2016/06/16
Haurrekin igarotzen dugun denboraren kalitateaz berba egingo du Nerea Mendizabalek herriko Haurreskolak gaurko antolatu duen hitzaldian.

"Umearekin denbora: kalitatea ala kantitatea" izeneko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Nerea Mendizabal adituak.

Gure gaur egungo bizi-erritnoan gurasooi ez zaigu erraza egiten oreka bat aurkitzea gure "bete beharren" eta seme-alabei eskaini beharreko denboraren artean, eta horrek askotan errudun sentitzera garamatza. Dilema hori nola kudeatu erakutsiko du Nerea Mendizabalek gaurko hitzaldian.

Hitzaldia euskaraz izango da eta seme-alaba txikiak dituen edozein herritarri zuzenduta dago.

Eguna: Osteguna, ekainak 16.

Ordua: Arratsaldeko 5:30ean.

Tokia: Herri Antzokia.