Gaur hasi da Euskaraldia

Gaur hasi da Euskaraldia

2020/11/20
Gaur hasi eta abenduaren 4 arte 400dik gora herritarrek hartuko dute parte Euskaraldiaren bigarren edizioan; izena emteko aukera hilaren 24ra arte luzatu dute antolatzaileek.

Hasi da Euskaraldia, euskaldunen hizkuntza ohituretan aldaketa eragin nahi duen ariketa.

Gaur hasi eta abenduaren 4a arte milaka euskaldunek beraien hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina egingo dute, "Ahobizi" moduan batzuek eta "Belarriprest" moduan beste batzuek.

Soraluzen 400dik gora izango dira egun hauetan txapa paparrean jantzita ibiliko diren herritarrak; horietatik %30 belarriprest izango dira eta %70 ahobizi.

Izena eman duten entitateak, aldiz, 30 inguru izan dira, era guztietako entitateak: dendak, banketxeak, elkarteak, ikastetxeak...

Azken egunetan herritar asko ari dela izena ematen ikusita, Euskaraldiaren Batzordeak izena eman edota txapa jasotzeko epea 24ra arte luzatu du eta ondorioz, datorren martitzenera arte eman ahalko da izena Marimar Harategian, Iratxo Goxodendan, udaletxeko harreran (09:00-14:00) edo Euskaraldiko mahaian (17:30-19:30). Azken bi leku hauetan, txapak ere jaso ahalko dira.