Hasi dira A. Calonge auzuneko obrak
Atzo eman zitzaien hasiera bertako irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin Soraluzeko Udalak Alejandro Calonge auzunean hasi dituen lanei; hilabete eta erdi iraungo dute.
Bere garaian iragarri zuen moduan, Soraluzeko Udalak Alejandro Calonge auzunearen irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu.
Lanon helburua aipatutako kaleko 1. eta 2. zenbakietako atarien irisgarritasuna hobetzea da, dauden eskailerak kendu eta arrapala bat eginez.
Construcciones Artzamendi S. A. enpresak dihardu lanak egiten eta 24.875,49 euroko kostua izango dute (BEZa barne).
Lanek hilabete eta erdiko iraupena izango dute, eta bi fasetan burutuko dira.