Hasi dira Atxuriko igogailua eraikitzen

Hasi dira Atxuriko igogailua eraikitzen

2017/05/10
Duela egun batzuk eman zaie hasiera Atxuri kalea eta Soraluzeko zaharren egoitza lotuko dituen igogailu berria eraikitzeko lanei; igogailuak egoiliar eta herritarren egoitzarako irisgarritasuna hobetuko du.

Eman zaie hasiera dagoeneko Atxuri kalean eraikiko den igogailuaren lanei.

Construcciones Artzamendi, S.A. enpresak eraikiko du Atxuri kalea eta Soraluzeko Mesedeetako Ama Zaharren Egoitza lotuko dituen igogailu berria.

Aipatutako lanok 168.361,59 €-ko kopuruagatik esleitu dira, gehi 35.455,93 €-ko BEZa, eta hiru hilabeteko epean burutuko dira.

Igogailua Atxuri kalean bertan eraikiko da, zero kotan, eta egun Atxuri parkean dagoen igogailuarekin bat egingo du, airean doan pasabide baten  bitartez. Modu honetara, egoitzarako irisgarritasuna asko hobetuko da eta egoiliarrek errazagoa izango dute bertara iristea, aldapa eta eskailerarik igo beharrik izan gabe.