Haur eta gaztetxoentzako tailerrak

Haur eta gaztetxoentzako tailerrak

2020/07/02
Haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak aurtengo ikasturterako; urritik maiatzera egingo dira eta haurren sormena lantzea eta garapenean laguntzea dute helburu.

Herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu datorren ikasturtean berriro ere Soraluzeko Udalak,

Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi moduan tailer hauek.

Bost dira 2020-2021 ikasturtean eskainiko diren tailerrak, aukeraketa hainbat herritarren eta elkarteren aldetik jasotako eskaerak eta Udalaren ikuspuntutik interesgarriak izan litezkeen gaiak uztartuta egin delarik.

Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.

Izen-ematea uztailaren 1etik 17ra bitartean dago zabalik, Udaleko Harrera Bulegoan eta online https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak helbidean.

Hainbat tailerrek plaza mugatuak dituzte eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Hauek dira ikasturte honetan eskainiko diren 5 tailerrak:

ZIRKOA
Norentzat: HH4tik LH2ra bitarteko haurrak (4-7 urte).
Noiz: Asteartea, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 20 euro.

ROBOTIKA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak (8-12 urte).
Noiz: Asteazkena, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 25 euro.

BERTSOLARITZA
Norentzat LH5 eta LH6ko haurrak (10-12 urte).
Noiz: Irakaslearekin zehaztuko da.
Prrezioa: Hilean 10 euro.

XAKEA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak.
Noiz: Astelehena, 17:00etatik 18:00etara.
Prezioa: Hilean 18 euro.

MEKANOGRAFIA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak.
Noiz: Ostirala, 13:30etik 14:30era.
Prezioa: Hilean 25 euro (+17 euroko matrikula).