Haur eta nerabeen beharren azterketa
Datorren astelehenean, hilak 29, "Soraluzeko haurren eta nerabeen beharren diagnostikoa" aurkezteko batzarra egingo da udaletxeko Saio Aretoan, arratsaldeko 6:30ean.
Diagnostikoa Lorratz Elkarteak egin du, Soraluzeko Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak eta Haurren eta Gazteen Batzordeak eskatuta. Bertan, herriko haur eta nerabeek nahiz hauen guraso eta hezitzaileek zein beraiekin lan egiten duten profesionalek hartu dute parte, 3 hilabete inguruz burutu den parte-hartze prozesu baten bitartez.
Azterketa honen helburua herriko haur eta nerabeen egoeraren eta beharren gaineko argazkia egitea izan da, hortik abiatuz abian jarri beharreko politikak definitzeko.
Aurkezpena diagnostikoa burutu duen Lorratz Elkarteko teknikariek egingo dute.
Eguna: Urriak 29, astelehena.
Ordua: Arratsaldeko 6:30ean.
Tokia: Udaletxeko saio aretoan.