Haurrak kalera irteteko aholkuak

Haurrak kalera irteteko aholkuak

2020/04/27
Udalak haurrekin egiten diren irteeretan arduraz jokatzeko eskatu du; 14 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta irten ahal izango dira kalera, ordubetez eta kilometro bateko eremuan.

Atzotik, apirilaren 26a, konfinamendu neurrien arintze fasearen barruan, haurrek kalera irteteko baimena daukate. Heldu batek lagunduta 14 urtetik beherakoak paseatzera irten daitezke.

Udalak irteera hauek erantzukizunez eta modu arduratsuan egiteko deia egin nahi die gurasoei/arduradunei eta gogorarazi du:

  • Gurasoen ardura da irteerak modu egokian egitea eta ezarritako neurriak eta irizpideak errespetatzea.

  • Haurrak heldu batek lagunduta irtengo dira: gurasoak edo euren etxean bizi den heldua izan daiteke.  Tutorea ez den beste norbait bada, baimena izan beharko du.

  • Gehienez ere 3 haur batera, baldin eta konfinamenduan zehar beraiekin modu iraunkorrean bizi izan badira.

  • Egunean behin eta ordubetez atera ahalko dira. Etxetik gehienez kilometro bateko eremuan.

  • Ordutegia: goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara. Jende-kontzentrazioak ekiditeko, irteerak modu mailakatuan planifikatu egunean zehar, jende gehieneko orduak eta joan-etorri gehien dauden tarteak saihestuz.

  • Haur parkeak eta kirol instalazioak itxita daude eta eremu komunak ezin dira erabili.

  • Jostailuak, bizikleta, patinetea edo baloia atera ahalko dituzte, baina ezingo dituzte beste haurrekin partekatu.

  • Pertsonarteko distantziak gutxienez 2 metrokoa izan behar du.