Haurren Nazioarteko Eguna

Haurren Nazioarteko Eguna

2018/11/15
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta; Zibereskubideena da aurtengoan landuko den gaia.

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da 1954. urteaz geroztik, egun horretan onartu zelako “Haurren Esubideen Aldarrikapena”.

Egun horretan bertan ere, baina 1989an, Nazio Batuen Erakundeak “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena” onartu zuen. Hitzarmen edo erabaki hau munduko ia herrialde guztien adostasunarekin hartu zen eta derrigor bete beharko lukete sinatu zutenek.

Egun honen harira, Soraluzeko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako; bi helbururekin antolatu ere: herritarrak informatu eta sentiberatzea eta haurrei beren eguna jolas giroan ospatzeko aukera ematea.

Sentiberatzeari dagokionean, aurtengoan aukeratutako gaia HAUR ETA NERABEEN ZIBERESKUBIDEAK da eta, hori horrela, egitarauan jasotako ekintzetako gehienek gai hori izango dute hizpide.

EGITARAUA

AZAROAK 18, IGANDEA

  • PAILAZOAK (Tomaxen abenturak)

Eguerdiko 12etan, Herri Antzokian.

  • URETAKO PUZGARRIAK

Arratsaldeko 4etatik 8etara, Udal igerilekuan.

    10/11 urteko haurrak: 16:00 – 17:00
    4/5 urteko haurrak: 17:00 – 18:00
    6/7 urteko haurrak: 18:00 – 19:00
    8/9 urteko haurrak: 19:00 – 20:00

    AZAROAK 27, ASTEARTEA

    • GURASOENTZAKO HITZALDIA

    Teknologia berrien erabilera osasuntsu eta segurua

    Arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian.

    AZAROAK 29, OSTEGUNA

    • ANTZERKIA

    "Zutuberrak"

    Arratsaldeko 3retan, Herri Antzokian.

    Azaroaren 18an antolatutako ekintzetan parte hartzea doakoa izango bada ere, nahi duenak bere ekarpen ekonomikoa egin ahal izango du sarreran jarriko den “Itsulapiko solidarioan”. Bertan bildutako dirua UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa) erakundeari helaraziko zaio.

    LIKEZIBERESKUBIDEAK kanpaina

    Udal Gaztelekuak "Eman Like Zibereskubideei" kanpainarekin bat egin du eta teknologia berrien erabilera seguru eta osasuntsuari buruzko tailerrak eskainiko dizkie erabiltzaileei.

    Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, sarea ondo erabil dezaten laguntzea.