Haurren Nazioarteko Eguna

Haurren Nazioarteko Eguna

2019/11/14
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko; larunbatean pailazo ikuskizuna, arratsaldeko 5etan.

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da 1954. urteaz geroztik, egun horretan onartu zelako “Haurren Esubideen Aldarrikapena”.

Egun horretan bertan ere, baina 1989an, Nazio Batuen Erakundeak “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena” onartu zuen. Hitzarmen edo erabaki hau munduko ia herrialde guztien adostasunarekin hartu zen eta derrigor bete beharko lukete sinatu zutenek.

Maitatuak eta zainduak izateko eskubidea, osasun-arreta eta elikadura egokia jasotzeko eskubidea, jolas egiteko eskubidea... Horiek guztiak eta gehiago dira haurrek dituzten eskubideak eta helduoi, adminstrazioei, eskubide horiek benetakoak izan daiezen bermatzea dagokie.

Egun honen harira, azken urteetan egin duen moduan, Soraluzeko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako. Ekintzok bi helbururekin antolatu dira: herritarrak eta haurrak berak haurren eskubideez informatu eta sentiberatzea eta haurrei beren eguna jolas giroan ospatzeko aukera ematea.

Aurten, gainera, egunari erreferentzia egiten dion "Txapa" bat banatuko da herriko eskolumeen artean.

Egitaraua

  • AZAROAK 16, larunbata

Pailazoak (Tomaxen abenturak)

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

  • AZAROAren 18tik 22ra

Haurren eskubideei buruzko astea, Ludoteka eta Gaztelekuan.

  • AZAROAK 20, asteazkena

Txapa banaketa, ikastetxean.

  • AZAROAK 23, larunbata

DJ Jaia (Oihan Vega)

Arratsaldeko 6etan, Plaza Zaharrean.