Haurrentzako antzerkia igandean

Haurrentzako antzerkia igandean

2019/10/23
Txalo Antzerki Konpainiak "Jon beldurgabea" antzezlana taularatuko du igande honetan, arratsaldeko 5etan; Grimm anaien ipuin klasikoan oinarritutako antzezlana da.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, "Jon beldurgabea" haurrentzako antzerkia ikusi ahal izango da igande honetan herriko antzokian.

Txalo antzerki konpainiak eskainiko duen antzezlana arratsaleko 5etan hasiko da, 2 euroko prezioan.

Antzezlana Grimm anaien ipuin klasikoan oinarrituta dago eta hauxe da helarazi nahi duen mezua: "beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko".

4 urtetik gorako neska-mutikoentzako gomendatutako antzezlana da.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Aktoreak: Alfonso Díez eta Aitor Fernandino.

Egilea: Grimm anaiak.

Itzulpena: Inma Infiesta.