Haurrentzako dantza erakustaldia inauterietako astearterako

Haurrentzako dantza erakustaldia inauterietako astearterako

2024/01/08
Haurrei zuzendutako dantza erakustaldia antolatu du Kultura Batzordeak aratosteetako egitarauaren barruan; parte hartzea nahi duten haurrek ikastetxean eman behar dute izena.

Haurrei zuzendautako dantza edo koreografia erakustaldia antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak aratoste jaietako martitzenerako.

Erakustaldia otsailaren 13an egingo da, asteartea, arratsaldeko 5etan, kiroldegiko pilotalekuan.

Nork eta nola har dezake parte?

  • Aratosteetako dantza edo koreografia erakustaldian lehen hezkuntzako ikasleek hartu ahal izango dute parte.
  • Parte hartzaileek taldeka eman beharko dute izena, gelaka zein mailaka; talde bakoitzak nahi adina kide izan ditzake.

Nola eman behar da izena?

  • Parte hartzaileek ikastetxean egin behar dute izen-ematea, tutorearen bitartez, antolatzaileek prestatutako inprimakiak beteta.
  • Parte hartzaileek beraien musika USB batean eraman behar dute udaletxera, taldearen izena adieraztearekin batera, otsailaren 9a baino lehen.

Sariak

  • Parte hartzen duten talde guztiek 50 euroko txartel bana jasoko dute, dieta modura.
  • Haur guztiek opari jasoko dute.

Guraso bolondresak

Aurreko urteetan moduan, antolatzaileen nahia da guraso bolondresak arduratzea haurrei antolaketa-lanetan laguntzeaz (abestia aukeratu, dantzak entsegatu, mozorroak prestatu...).

Hori horrela, antolaketa-lanetan aritzeko prest leudekeen gurasoek ondorengo loturan eman dezakete izena:

https://forms.gle/e8n8VPyPT7bU6HgQ8

Erakustaldiaren nondik-norakoez zehaztasun gehiago emate aldera, gurasoentzako bilera egingo da urtarrilaren 16an, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.