Haurrentzako euskarako errefortzu-saioak
Bertakotze programa, Soraluzera etorri berri diren haurrentzako (6-8) zerbitzua da.
Iaz jarri zen martxan lehendabiziko aldiz, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak eta Hezkuntza Batzordeak sustatuta, herriko ikastetxearekin elkarlanean.
Ikasturte honetan azken urteetan herrira iritsitako 16 haurrek hartzen dute parte programan, 2 taldetan banatuta.
Zerbitzua astearte eta ostegunetan eskaintzen da, haur bakoitzak astean 2 saio jasotzen dituelarik.
Programak 3 helburu nagusi ditu:
- Euskara ikasten laguntzeko baliabideak eskaintzea.
- Ikasketen eboluzio egokia emateko laguntza akademikoa eskaintzea.
- Haurren inklusioa bermatzea.
Helburu hauek lortzeko hiru ildoz osatutako metodologia erabiltzen da: Haurren parte hartzea sustatzea, ludikotasuna bilatzea uneoro euskararekiko motibazioa bermatzeko eta herriko txoko ezberdinak erabiltzea.
Zerbitzua Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatu du eta elkarteko hezitzaile batek dinamizatzen du.
Programan parte hartzen ari diren neska-mutilek egiten dituztenen erakusgarri, ondorengo IPUIN hau.