Haurrentzako igeriketa ikastaroa

Haurrentzako igeriketa ikastaroa

2016/06/01
Urteroko ohiturari jarraituta, haurrentzako igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du aurten ere Udaleko Kirol Sailak ekainaren 27tik uztailaren 8ra, igerian ikasi edo hobetu nahi dutenentzat.

Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta.

Ikastaroa goizez eskainiko da ekainaren 27tik uztailaren 8ra, kiroldegiko igerilekuan.

Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da, ekainaren 10a arte.

Behin izena emanda, taldeak egingo dira, adinaren eta haurren igeriketa-mailaren arabera.

Prezioa:

- Kiroldegiko bazkideek 24 euro.

- Kiroldegiko bazkide ez direnek 31 euro.