Haurrentzako igeriketa ikastaroak
Ekainaren 22ra arte dago zabalik datorren ikasturtean Soraluzeko Arane Udal Kiroldegiak haurrentzako eskainiko dituen igeriketa ikastaroetan izena emateko epea.
Soraluzeko Udal Kiroldegiak astelehen honetan, ekainak 11, zabaldu zuen 2018-2019 ikasturtean igerian ikasi nahi duten haurrentzako izen-ematea.
Izen-ematea kiroldegian bertan egin beharko da eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta.
Izena emateko epea ekainaren 22ra arte dago zabalik
Ikastaroen ordutegia HEMEN kontsulta daiteke.
Ikastaroen prezioa 75 euro (hiruhilabeteko), bazkideentzat, eta 98 euro bazkide ez direnentzat, da.