Haurrentzako igeriketako ikastaro intentsiboa

Haurrentzako igeriketako ikastaro intentsiboa

2023/05/22
Urteroko ohiturari jarraituta, haurrentzako igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du aurten ere Udaleko Kirol Sailak, izen-ematea gaur hasi eta ekainaren 2a arte egin daiteke.

Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboak antolatu ditu aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta.

Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da, ekainaren 2a arte.

Ordutegiak ekainaren 12an argitaratuko dira.

Hauek dira adin-tarte ezberdinen ikastaroen data eta prezioak:

2020 eta 2019an jaioak

  • Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Abonatuak 30€ / Ez abonatuak 38€.

2018tik aurrera jaioak

  • Ekainaren 26tik 30era. Abonatuak 17€ / Ez abonatuak 21€.
  • Uztailaren 17tik 21era. Abonatuak 17€ / Ez abonatuak 21€.
  • Ekainaren 26tik 30era & uztailaren 17tik 21era. Abonatuak 30€ / Ez abonatuak 38€.