Haurrentzako sormen tailerrak

2019/09/10
Haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak aurtengo ikasturterako; urritik maiatzera egingo dira eta haurren sormena lantzea eta garapenean laguntzea dute helburu.

"Herrixak Hezi" programaren baitan, herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak, Atxolin Guraso Elkartearekin eta herriko beste hainbat eragilerekin lankidetzan.

Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi moduan tailer hauek.

5 dira ikasturte honetarako aukeratu diren ikastaroak, aukeraketa hainbat herritarren eta elkarteren aldetik jasotako eskaerak eta Udalaren ikuspuntutik interesgarriak izan litezkeen gaiak uztartuta egin delarik.

Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.

Izen-ematea irailaren 9tik 20ra bitartean dago zabalik, Udaleko Harrera Bulegoan.

Hainbat tailerrek plaza mugatuak dituzte eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Hauek dira ikasturte honetan eskainiko diren 5 tailerrak:

PSIKOMOTRIZITATEA
Norentzat: HH4 eta HH5eko haurrak (4-5 urte).
Noiz: Asteazkena, 16:45etik 17:45era.
Prezioa: Hilean 25 euro.

ZIRKOA
Norentzat: LH1etik LH6ra bitarteko haurrak (6-12 urte).
Noiz: Asteartea, 17:00etatik 18:30era.
Prezioa: Hilean 25 euro.

ROBOTIKA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak (8-12 urte).
Noiz: Asteazkena, 17:00etatik 18:15era.
Prezioa: Hilean 25 euro.

BERTSOLARITZA
Norentzat LH5 eta LH6ko haurrak (10-12 urte).
Noiz: Asteazkena, 17:00etatik 18:00etara.
Prrezioa: Hilean 10 euro.

XAKEA
Norentzat: LH3tik LH6ra bitarteko haurrak.
Noiz: Astelehena, 17:00etatik 18:00etara.
Prezioa: Hilean 25 euro.

Argazkia: plaentxia.eus