Haurrentzako zine zikloa

2018/01/19
"Albert" filma ikusi ahal izango da igande honetan Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan.

Duela bi urte abiatutako elkarlanarekin jarraituz, Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 6 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urteetan estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatzen dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, abendutik martxora.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-12 urte arteko haurrei daude zuzenduta. Haur Hezkuntzako ikasleek, baina, heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 1ekoa gainontzekontzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

Abenduak 3

PRINTZE TXIKIA

Urtarrilak 21

ALBERT

Otsailak 4

TXIMINOEN ERRESUMA

Otsailak 18

HURRAK ETA LAPURRAK 2 

Martxoak 4

IGELEN ERRESUMA

Martxoak 18

MARKO MAKAKO