Haurrentzako zine zikloa

Haurrentzako zine zikloa

2022/12/15
"Izurde mutikoa" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Atxolin Guraso Elkarteak eta Udaleko Kultura Sailak elkarlanean antolatzen duten haurrentzako zine-zikloari.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 6 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urteetan estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, orain hasi eta apirilaren hasierara arte.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 5-12 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta pelikularen arabera aldatu egiten den adinik gomendagarriena.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta 2 eurokoa gainontzekoentzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

  • ABENDUAK 18

Filma: "Izurde mutikoa".

Urtea: 2022.

Herrialdea: Errusia.

Iraipena: 90 minutu.

  • URTARRILAK 22

Filma: "Ilargirantz".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Alemania.

Iraupena: 85 minutu.

  • OTSAILAK 5

Filma: "Trash".

Urtea: 2020.

Herrialdea: Italia

Iraupena: 88 minutu.

  • OTSAILAK 26

Filma: "Ainbo".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Peru.

Iraupena: 90 minutu.

  • MARTXOAK 19

Filma: "Barraskiloa eta barea".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Erresuma Batua.

Iraupena: 57 minutu.

  • APIRILAK 2

Filma: "Ama mu etxera itzuli da".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Suedia.

Iraupena: 63 minutu.