Haurrentzako zine zikloa

Haurrentzako zine zikloa

2023/11/16
"Superheroien familia" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak urtero elkarlanean antolatzen duten haurrentzako zine-zikloari.

Urteroko ohiturari jarraituz, Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 6 pelikulak osatzen dute, guztiak azken bi urteetan estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, orain hasi eta martxora arte.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-10 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.

6 urtez beherako haurrek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 2koa gainontzekontzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

  • Azaroak 19

SUPERHEROIEN FAMILIA

  • Abenduak 3

HOPPER OILASKOERBIA

  • Urtarrilak 14

ALAN GIZA ANTENA

  • Urtarrilak 28

MOMIAK

  • Otsailak 18

LAU AHIZPA MAGIKOAK

  • Martxoak 3

MAVKA.BASOAREN ZAINDARIA