"Lur eta Amets" filmaren proiekzioa

"Lur eta Amets" filmaren proiekzioa

2021/02/12
"Lur eta Amets" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan; 7 urtetik aurrerakoentzat gomendatua.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Lur eta Amets" filma ikusi ahal izango da igande honetan, otsailak 14, arratsaldeko 5etan Herri Antzokian.

"Lur eta Amets"

Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, iabeti izango dituzte atzetik.

 

 

 

URTEA 2020
GENEROA Animazioa, Abenturak
KALIFIKATU 7 urtetik gora
ZUZENDARIA Imanol Zinkunegi, Joseba Ponce
GIDOIA Eneko Olasagasti, Carlos Zabala
IRAUPENA 70\'
HERRIALDEA Espainia
MUSIKA Joserra Senperena
PRODUKZIOA

La Ekoizpenak AIE