Haurreskolako matrikulazio-kanpaina.

Haurreskolako matrikulazio-kanpaina.

2016/01/07
Urtarrilaren 11n zabalduko da martxoan Soraluzeko Udal Haurreskolan hasi nahi duten haurrentzako matrikulazio-epea.

Urtarrilaren 11tik 15era bitartekoa da Udal Haurreskolan izena emateko "Haurreskolak" Partzuergoak zabaldu duen matrikulazio-epea.

Orain zabaltzen den izen-emate aldi hau martxoaren 1ean haurreskolan hasiko diren haurren familiei dago zuzenduta.

Zortzi dira eskaintzen diren plazak, 5 plaza 0-1 urteko moduluan eta 3 plaza 1-2 urteko moduluan.

Izena emateko orriak eta informazioa haurreskolan bertan eskatu behar dira.

 

Soraluzeko Haurreskola

Frontoi kalea, 1-behea

Tel.: 943 751 332