Haurreskolako matrikulazio kanpaina

Haurreskolako matrikulazio kanpaina

2017/05/02
Gaur zabaldu da datorren ikasturtean seme-alabak Soraluzeko Udal Haurreskolan inskribatu nahi dituzten familientzako matrikulazio kanpaina; izena emateko epea maiatzaren 12an amaitzen da.

Maiatzaren 2tik 12ra bitartekoa da Udal Haurreskolan izena emateko "Haurreskolak" Partzuergoak zabaldu duen matrikulazio-epea.

Orain zabaltzen den izen-emate aldi hau 2016 eta 2017 urteetan jaiotako haurren familiei dago zuzenduta eta aurtengo irail, urri eta azaroan haurreskolan hasteko da.

Interesdunek Haurreskolak Partzuergoaren edozein haurreskoletan eska ditzakete plazak. Soraluzeko haurreskolan, zehazki, 17 dira eskaintzen diren plazak, 8 plaza 0-1 urteko moduluan eta 9 plaza 1-2 urteko moduluan.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan, 943-751332 telefono zenbakian edo Haurreskolak Partzuergoaren web orrialdean eskuratu daiteke.