Haurreskolako matrikulazio kanpaina

Haurreskolako matrikulazio kanpaina

2018/05/03
Maiatzaren 10era bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; orain matrikulatzen diren haurrak irailean hasiko dira haurreskolan.

Atzo hasi eta maiatzaren 10era arte dago zabalik Soraluzeko Haurreskolan izena emateko matrikulazio-epea.

Orain izena ematen duten haurrak irailean hasiko dira haurreskolan.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Soraluzeko haurreskolan 21 plaza daude, 9 plaza 0 urteko gelan eta 13 plaza 1 urteko gelan.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan, 943-751332 telefono zenbakian edo Haurreskolak Partzuergoaren triptiko informatiboan eskuratu daiteke.