Haurreskolako matrikulazio-kanpaina

2019/10/04
Urriaren 9ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren urteari begira izena emateko epea; orain matrikulatzen diren haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko lirateke.

Urriaren 1ean zabaldu zen Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea datorren asteazkenean, hilak 9, amaituko da.

Orain izena ematen duten haurrak abendu, urtarril eta otsailean hasiko dira haurreskolan.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Ordaindu beharreko kuotak zerbitzuaren ordu-kopuruaren eta familiaren diru-sarreren arabera kalkulatzen da, doakoa delarik 18.000 eurotik beherako errententzat.

Soraluzeko haurreskolan 21 plaza daude, 9 plaza 0 urteko gelan eta 13 plaza 1 urteko gelan.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan, 943-751332 telefono zenbakian edo Haurreskolak Partzuergoaren triptiko informatiboan eskuratu daiteke.