Soraluzeko Udalak hobekuntza lan egin ditu haurreskolan

2022/11/22
Udalak 14.222,29 euroko inbertsioa egin du zerbitzua hobetzen

Soraluzeko Udaleko Hezkuntzako departamentuak 14.222,29 euroko inbertsio burutu du Frontoian kokatzen den udalerriko haurreskola zaharberritzen.

Besteak beste, ondokoak dira egin diren lanak

- Bertako lurzorua zaharberritu da. Lanak Pinturas y decoración Cordón Villarchao S.L enpresak burutu ditu, 10.448,23 euroko inbertsioarekin.
- Iturgintza lanak ere egin dira. Obrak Florencio Cid Corbillón y otros enpresak burutu ditu, 652,24 euroko kostuarekin.
- Sarrerako atea ere aldatu berri da zaharkituta gelditu baita. Lanak Carpintería Soraluze S.L enpresak burutu ditu eta Soraluzeko Udalak 3.121,80 euroko inbertsioa egin du.

Egun 11 haur eta hiru hezitzaile dituen eskola

Gaur egun 11 haur daude herriko haurreskolan eta 3 hezitzailek kudeatzen dute zentroa. Egindako hobekuntzak ikusten izan dira Veronica Galarraga Hezkuntzako zinegotzia eta Iker Aldazabal alkatea. "Udalak egindako inbertsioari esker, haurreskola txukun eta zaharberrituta gelditu da herriko haurren gozamenerako”, nabarmendu dute biek.