Haurtzaindegiko matrikulazio-kanpaina

Haurtzaindegiko matrikulazio-kanpaina

2021/04/07
Apirilaren 21era bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; aurten izen-ematea online ere egin ahal izango dute interesdunek.

Apirilaren 12tik 21era arte dago zabalik datorren ikasturterako Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea.

Aurten, berrikuntza bezala, alarma egoerak eraginda, izen-ematea online egiteko aukera ere egongo da, www.haurreskolak.eus webgunean.

Izen-ematea modu presentzialean egin nahi dutenek ekainaren apirilaren 21era arte egin ahal izango dute, haurreskolan bertan, goizeko 9etatik 14etara.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: