Haur eta nerabeei buruzko azterketa

Haur eta nerabeei buruzko azterketa

2018/03/26
Soraluzeko Udalak parte-hartze prozesu berria hasiko du hurrengo asteetan, herriko haur eta nerabeen beharren diagnostikoa egin eta kolektibo horiei zuzendutako etorkizuneko politikak definitzeko.

Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordeak, Haurren eta Gazteen Batzordearekin elkarlanean, herriko haur eta nerabeen beharren gaineko azterketa egiteko prozesu partehartzailea abiatu du.

Aipatutako diagnostikoa Lorratz Elkartea enpresak egingo du eta 0 eta 16 urte arteko haur eta nerabeak izango dira aztertuko direnak.

Azterketa lan honek 4 hilabete inguruko iraupena izango du eta lau fase izango ditu:

1. ESPARRU TEORIKOAREN PRESTAKETA.

2. PROZESUAREN DISEINU ETA GARAPENA.

3. EMAITZEN AZTERKETA.

4. TXOSTENAREN PRESTAKETA ETA AURKEZPENA.

Arloko arduradun den Patricia Borinagaren esanetan, parte-hartze prozesu honen bitartez herriko haur eta nerabeen nahiz beraiekin lan egiten duten pertsona eta profesionalen ekarpenak jaso nahi dira, guztion artean Soraluzeko haurtzaro eta nerabezaroaren gaineko ahalik eta diagnostiko zehatzena egiteko eta, jarraian, kolektibo horien beharrak asetzeko egokien izan daitezkeen politikak definitzeko.