Havana Cuban Band

Havana Cuban Band

2020/07/02
"Havana 537" taldeak doako kontzertua eskainiko du larunbat honetan, frontoi zaharrean, Kulturaldia zikloaren barruan antolatuko ekitaldian; gonbidapenak Iratxon eta Udaletxean.

Havana 537 taldeak kontzertua emango du larunbatean, arratsaldeko 7:30ean frontoi zaharrean.

Taldea 2001ean sortu zen, kubako musika tradizionala ezagutzera emateko helburuarekin.

Habana eta Santiago de Cuban jaio eta egun Bilbon eta inguruetan bizi diren 5 kubatar gaztek osatzen dute taldea.

Ondorengoak dira biharko kontzertuan interpretatuko dituzten abiestietako batzuk:

  • Ay mama Inés
  • Idilio
  • Son de la loma
  • Dos gardenias para ti
  • El manicero
  • Guantanamera
  • Maria Cristina
  • Besame mucho
  • Pintate los labios Maria
  • La negra Tomasa

Kontzerturako sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurrez edo saioa hasi aurretik gonbidapena jasotzea.

Gonbidapenak Iratxon eta udaletxean jaso daitezke eta sobratzen direnak ordu erdi lehenago frontoian bertan.