Helduentzako antzerki-emanaldia

Helduentzako antzerki-emanaldia

2019/04/04
Tartean Teatroa antzerki-konpainiak "Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña" 30 minutuko bakarrizketa taularatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan.

Korrikaren 21. edizioaren bueltan herrian antolatu diren ekintzen artean, "Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña" izenburuko antzezlana ikusi ahal izango da larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Gaztetxean.

Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain.

Antzerkia

Izenburua: "Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña".

Egilea: Patxo Telleria.

Antzezlea: Mikel Martinez

Iraupena: 30 minutu.