Eriz magoaren magia ikuskizuna

Eriz magoaren magia ikuskizuna

2023/12/26
Eriz magoak "Emozioen magia" bere azken ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan, arratsaldeko 5etan, Soraluzeko Herri Antzokian; +/- 5 urtetik gorako haurrentzat eta beren familentzat gomendatua.

Udaleko Kultura Batzordeak Gabonetarako prestatu duen kultur programazioaren barruan, "Emozioen magia" izenburuko bere azken ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan, Herri Antzokian, Heriz magoak.

Ume zein familiei zuzendutako ikuskizun paregabea, atsegina, partehartzailea eta dibertigarria.

Sarrerak antzokian bertan erosi ahal izango dira, 2 euroan, ikuskizuna baino ordu erdi lehenagotik hasita.

Saioa arratsaldeko 5etan hasiko da.

Ikuskizuna +/-5 urtetik gorako haurrentzako da berziki egokia.